Gastrula ernaldutako arrautzaren garapenaren egoeretako bat; arrautzaren zatiketa gertatzen den aldian blastula izenekoaren ondorengoa. Eratzen den gorputza hutsa da barrutik, eta barnealdeari arkenteron deritzo. Blastoporoaren bitartez kanpoaldeari lotzen zaio, eta barrunbea inguratzen duen paretak bi zelula-geruza ditu (endodermoa eta ektodermoa).